GOTIKOA
Arte gotikoa
XII. mendearen erdialdera jaio zen Paris inguruko Saint Denis basilikaren korua
eraiki zutenean. Gotikoaren hasierako esparrua oso laburra zen; izan ere,
Frantziako erregeen aginduppeko Ile-de-France baino ez zuen hartzen. Hala ere, ehun
urte geroago arte gotikoa Europako lurralde gehienetarea hedatua zen.
Frantzian
sustraia izan arren, Europako lrralde bakoitzak bere nortasunaren arabera arte
gotikoari kutsu berezia ezarri zion. Arte gotikoak geografiaren aldetik eremu
zabala hartu zuen. Iparraldean Eskandinaviaraino iritsi zen; ekialdean
Poloniaraini; eta hegoaldean Zipre eta Rodas-eraino. Kultura gotikoa, hain
zuzen, politikoki oso zatikaturik zegoen Europaren elementu bateratzailea izan
zen.
Hasieran
“gotiko” hitzak basatia esan nahi zuen, eta mendebaldean XII. mendetik XVI.
Mendea arte garatu zen artea izendatzeko erabili zen gero. Lehenbizi
arkitekturari atxiki zitzaion izena, gero arte-multzoari eta azkenean
denboraldi horretako kultura osoari. Arte gotikoa urtetan arbuiatu egin zuten
eta estilo horretako lanak suntsitu ere egin zituzten. XIX. mendean ordea,
berez zuen garrantzia aitortu zitzaion.
Arte hau ez
zen berez edo espontaneoki sortu, baizik eta bere aurretik egindako arteetan oinarritzen da, eta
pixkanaka-pixkanaka eraikitzen Joan zen arte bat da. Hain zuzen, arte gotikoa
gehienbat erromanikoan oinarritzen da, baina gero, erromanikoaren aurkako arte
batean bilakatzen da, proportzio klasikoak bertikaltasunarekin puskatzen
direnean. Gotikoa, gainera, estilo artistiko bezala, erromanikoa baino askoz
ere konplikatuagoa da.
1.
ARKITEKTURA
-
HELBURUA: Gotikoan eraikinak hirietan kokatuko dira . Helburu
erlijioso eta ez erliiosoak dituztenak tartekatuko dira: katedralak, jauregiak,
merkatarien lonjak, udaletxeak eta abr. Eraikin berriak hiriaren botere eta
aberastasunaren ikur bihurtuko dira, batez ere KATEDRALAK hirietako erdigune
eta ardatza dira.
-
Erabiltzen duten materiala HARRIA da. Baina lantzeko teknika askoz ere
garatuagoa izango dute.
-
TEKNOLOGI aurrerakuntzei esker Katedralak gero eta altuera handikoak
egingo dituzte.
-
HORMAK, estuak eta lirainak dira eta altuera handia dutenez, ez
erortzeko, kanpotik ARBOTANTEAK ipintzen dizkiete.
-
Eraikin gotikoak LEHIO asko eta zabalak dituzte; ondorioz, barnekaldea
oso ARGITSUA da.Lehioak beiratez estaltzen zituzten eta honek barnean kolore
jolas zoragarriak sortzen ditu.
-
OINPLANOA, Gurutze Latindarra da. (Ikusi irudian oinplanoaren
atalak).
-
Altuera handiko hormak eusteko arku berri bat asmatu ze, ARKU ZORROTZA
izenekoa. ( ikusi irudia).
-
Altuera handiko eraikinak estaltzeko ere ganga berriak asmatzen
dituzte: GURUTZE GANGAK
- ESKULTURA
-
HELBURUA: herritarrei kristau ezagutzak eta Bibliako pasarteak
irakastea da; erromanikoan bezala.
-
KOKAPENA: Eskultura gehienak eraikinerako eginak daude. Horregaitik
esaten da: eskultura arkitekturaren menpe dago. Gehien bat eliz
atarietan eta zutabeetan kokatzen dira.
-
Irudiak naturalagoak eta errealistagoak dira: zintzelatutako pertsonak,
jantziak, keinuak benetakoekin antza gehiago dute.
-
Irudi gotikoek mugimendua eta sentimenduak ere adierazi nahi dituzte:
aurpegiko keinuak, besoak luzatu, jantzien tolesturak eginaz lortzen dute poza,
tristura, sufrimendua, mina etab igortzea.

-
Irudikatzen diren gai gehienak erlijiosoak dira, baina pixkanaka
bestelakoak ere agertzen dira.
-
Eliz atariko tinpanoan KRISTO PANTOKRATOR-a, Ama Birjina
haurrarekin eta Jesus gurutzean irudikatzen jarraitzen dira, baina orain
irudiek gotiko eskulturako ezaugarriak dituzte: mugimendua, sentimendua,
naturaltasuna,...
-
Eskultura mota berriak agertzen dira:
·
ERRETAULA: altarean kokaturiko eta eskulturaz ornituriko elementua.
·
HILOBIAK: norbanakoen hilobiaetan eskulturak zizelkatzen dira.
- PINTURA
Eskulturak
dituen antzeko ezaugarriak ditu:
- Helburua: kristau erlijioa irakastea.
- Kokapena: eliza barruko hormetan. Ala ere
lehioak ugaritu direnez margotzeko horma gutxiago dago.
- Naturaltasuna: errealitateko formekin antza
gehiago.
- Mugimendua: irudiek mugimendua igortzen dute:
arropetako tolesdurak, eskuan altzatuz, lepoa biratuz etab.
- Sentimenduen adierazpena: aurpegiko keinuen
bidez poza, samina, tristura etab.

-
GAIAK erlijiosoak dira gehien bat, baina eskulturan gertatu bezala EZ
ERLIJIOSOAK ere gero eta gehiago dira: noble eta burgesen argazkiak ( ERRETATUAK)
adibidez.
-
KOKAPENA: Pintura elizetako hormetatik askatuz doa eta egur gainean
margotzen hasiko dira teknika berriak erabiliz.
- Alde batetik,
aldareko ERRETAULETAKO GELATXOAK margotuko dituzte.
- Zurezko tauletan gaur
ezagutzen ditugun LEHEN KOADROAK margotuko dira.
-
KOLOREAK oso aberatsak dira; erabiliena URRE-KOLOREA da.
-
Margolanetako irudi nagusien atzekaldean lehen PAISAIAK margotzen
dituzte.
ARTE
GOTIKOA BIZKAIAN
Bizkaiko
arte gotikoaren analisia ondorengo hauek kontuan hartuta : tipologia artistiko
ezberdineko lan gotikoak (erlijio-arkitektura, arkitektura militarra, arte
figuratiboa, liturgia-altzariak eta irudiak, margoak eta abar.), Bizkaiko
gotikoaren ezaugarriak eta ikerketa proposamen ezberdinak (gotikoa Bizkaian,
erlijio-arkitektura formen garapena, Bizkaiko eliza gotikoen oinplanoen
tipologia-sailkapena espaziala eta abar).

Bizkaiko gainerakoan, Gernikako Santa Maria eta Ondarroako Santa Maria elizak nabarmendu behar dira; azken horretan, batez ere, gurutzadura eta abside falta, eta apainketa arkitektonikoa, trazeriak baititu baotan eta erlaitzetan, eta pinakulu eta gargola adierazkorki apainduak. XV. eta XVI. mendeen bitartean, Bizkaiko gainerako eliza gotiko nagusiak eraiki ziren. Honako hauek dira aipagarrienak: Urduñako Santa Maria, Begoñako Andre Maria, Portugaleteko Santa Maria, Balmasedako San Severino, Galdakaoko Santa Maria eta Ziortzako Kolegiata, Markina-Xemeinen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario