miércoles, 10 de junio de 2015

ARTE BARROKOA



ARTE BARROKOA

Barroko izena “barrueco” hitz portugaldarratik dator eta esan nahi du “perla irregularra”. Erabili zen XIX. mendean eta pentsatzen zuten Errenazimenduaren luzapena zela. Kronologikoki XVI.mendearen bukaeran hasten da eta arte Rococorekin bukatzen da.

Geografikoki mendebaldeko Europan hasi zen eta handik zabaldu zen Hegoameriketara eta Europa osora.

Apurketa erlijiosoa, Erreforma protestanteak eragin da, eta Kontrarreforma katolikoa
Monarkia absolutuen ezarpena.

Bi estamentuek, erlijiosoak eta politikoak, boterea zentralizatu nahi zuten eta herrian eragina izan zuten, horretarako artea erabili zuten: honek funtzio propagandistikoa bete zuen, erregearen edo Aita Santuaren boterea eta prestigioa azaldu zuen.

Nazio protestanteetan burgesia izan zen klaserik inportanteena eta bere ideologia eta bizimodua artelanetan agertu zen.

Barrokoa mugimenduaren artea da: eskulturan, tentsio dramatikoarena; pinturan, airetiko perspektiba lorpenarena; eta, arkitekturan, urbanismo eszenografikoarena hirien antolamenduan.

1.- ARKITEKTURA BARROKOA EZAUGARRIAK

  • Barrokoan edertasuna ez datza eraikuntzaren harmonian mugimenduan baizik. Horrexegatik badirudi eraikuntzaren formak txitean-pitean aldatzen direla

  • Errenazimenduaren eskema sinpleak eta oinarrizkoak baztertzen dira eta beste batzuk, konplexuagoak, bilatzen dira. Horrexegatik oinplano eliptikoak eta obalatuak agertuko dira edo traza geometriko korapilatsuetan oinarritzen direnak.

  • Lerro zuzenak eta gainazal lauak baztertzen dira eta lerro makurrak, nahasiak eta gainazal ondulatuak agertuko dira

  • Arkitekturan, arterik estatikoenean, mugimenduaren ideia sartzen da. Mugimendua ondulantea eraikuntzaren oinplanoetan agertuko da eta den dena ondulatuko da: barrualdeak, fatxadak, zutabe salomonikoak, frontoiak mozten dira, zirkuluaren ordez obaloa erabiltzen da, kiribildurak erabiltzen dira, teilatu-hegal luzeak... masen efektua mugimenduan bilatzen da.

  • Argiak berebiziko garrantzia hartuko du: argilunak bilatuko dira eraikuntzaren forma arkitektonikoaren somaketa oztopatzeko. Errenazimenduan oso argi agertzen ziren forma arkitektonikoak. Horretarako argia kontzentratzen da puntu konkretu batzuetan eta beste batzuetan iluntasuna da nagusi: “planismoa” saihesten da eta irtenune handiak egingo dira eta sargune gogorrak. Dekorazio arkitektonikoa erabiliko da gainazalei mugimendua emateko.

  • Elementu eta forma arkitektoniko tradizionalak korapilatzen dira efektismoa bilatzeko, horrela mota askotako arkuak agertuko dira, zutabe salomonikoak, estipitea, landarezko motiboak, moztutako frontoiak, non nahasten diren lerro zuzenak eta makurrak, nitxoetan eskulturak agertzen dira, premiagabeko moldurak...
  • Barrualdean efektu ezenografikoak eta perspektibak bilatzen dira eta horretarako dekorazio piktoriko ilusionista erabiltzen da, kupula eta gangetan bereziki. Arkitektura zibilean lorategi ederrak eraikiko dira iturri eta urjauziekin.

  • Arkitektura barrokoaren eraikuntzarik inportanteenak elizak eta jauregiak izango dira, erret-jauregiak bereziki, monarkia absolutuekin bat datozenak.

  • Eraikuntzak eta paisaiak harmonizatzen saiatuko dira, horretarako eraikuntzen ingurukoak urbanizatzen dira, multzo arkitektonikoak eratzen dira eta hiriak birmoldatzen eta planifikatzen dira.


Adibidea; hemen ikus dezakegu arkitektura barrokoa duen Katedrala: Santiago de Compostela:














2.- ESKULTURA BARROKOA EZAUGARRIAK

Zentzu propagandistiko zuen eta handik etortzen dira eskultura barrokoak izango dituen bi ezaugarri nagusienak: efektismoa eta errealismoarekiko hurbiltasuna.
Mugimenduaren desioa obsesioa izango da artistentzat, horrexegatik konposizioetan eskema geometrikoak baztertzen dira eta mugimendua eta eszenografia konbinatzen dira: giza-gorputza agertu ohi da mugimendu espirala egiten. Jantziak nahasten dira, argilun bortitzak agertzen dira, gainera argiluna sortarazteko naturaltasun gutxiko gorputz-keinuak erabiltzen dira.
Figurek kanporantz proiektatzen dituzte mugimendua. Hala ere, eskultura arkitekturaren menpe egongo da eta pentsatzen da leku konkretu baterako eta testuinguru arkitektoniko baten menpe egongo da.
Argiak berebiziko garrantzia izango du, argilunak sortuz. Horrela eskulturak ñabardura piktorikoa du eta bizirik dagoela edo aldakorra den itxura duela ematen du. Egoera animikoa isladatzen saiatuko dira eta kalitate ezberdinez landatzen dira.
Erabilitako materiala brontzea eta marmola izango dira. Egurra Espainian eta Alemanian, batez ere, erabiliko da.
Gaien arabera, nazio katolikoetan gai erlijiosoak nagusi izango dira, horrexegatik biluziak ez dira agertzen eta gai mitologikoak zentzu moralizatzailea izango dute.
Hilobietako eskulturan hildakoaren bertuteak eta boterea indartzen da eta hildakoa jarrera heroikoan agertzen da.
Barrokoan urbanismoak garrantzia lortu zuen eta handik sortuko da hirietarako eskultura bat: plazetan, iturrietan, lorategietan jarriko dira.
Eskultura mitologikoak ere garrantzia handi lortuko du.

Adibidea; hemen ikus dezakegu Eliza baten eskultura bat ¨El éxtasis de Santa Teresa¨, eskultura hau ¨Santa Maria de la Victoria¨ deitutako Elizan dago:









3.- PINTURA BARROKOA EZAUGARRIAK

Pintura Barrokoaren ezaugarri nagusia errealitatearekiko lotura da: burgesia protestanteari egunerokoa eta banakakoa interesatuko zaio eta Elizak eta monarkia absolutistek pinturaren bidez persuasioa bilatuko dute.
Koadroetan  bizitza agertzen da eta honekin batera, zahartzaroa, itxuragabekoa, tristura, mina, itsusia dena... hau Errenazimenduko idealekin kontrajartzen da: Errenazimenduan Jainkoen mundu mitikoa agertzen zen, atletak, heroiak... Orain gai berriak agertzen dira: askotan gaia paisaia da, bodegoiak, natura hilak... Dena den, gai erlijiosoak nagusi dira.
Formalki, pintura barrokoaren ezaugarriak hauek dira:

-          Kolorea dibujoari nagusitzen zaio: kolore orbanek formak definitzen dituzte eta itxura optikoa zehazgabekoa da.

-          Etengabeko sakontasuna: Errenazimendutik aurrera margolariek hirugarren dimentsioa bilatu dute, baina XV. eta XVI. mendeetan eszena nagusia lehenengo planoan gertatzen zen; XVII. mendean planoen korrelazioa apurtzen da, mihisea bolumen bat balitz bezala hartzen da eta, errealitatean bezala, ez da egongo planorik, irudiak elkarrengandik urruntzen dira forma kontinuaz. Hirugarren dimentsioa lortzeko erabilitako prozedurak era askotakoak dira: askotan lerro bateragarriak edo eskortzo sorta bat, edo izugarrizko handitasuna duen lehen termino bat, edo lehen termino ilun bat, edo argi efektuak...

-          Argia nagusi da: Barrokoa argiaren artea da eta, ondorioz, itzalak inoiz ere jokatu ez duen papera jokatuko du, batez ere Barrokoaren hasieran. Errenazimenduan itzala formaren menpe egongo da eta formaren inguruak hobeto ikusteko balio du; baina barrokoan formak argiaren menpe egongo dira eta askotan formak deuseztatzen dira argiaren intentsitate edo ahuleziagatik.

-          Konposizioa asimetrikoa eta atektonikoa da:  Errenazimenduan tendentzia izan zen mihisearen erdian irudi nagusia kokatzea eta gero mihisea bi zati antzekotan banatzen zen. Gainera lerro bertikalak eta horizontalak nagusitzen ziren. Orain desoreka adierazten dena gogoko dute edo eszena koadroaren mugaz bestaldean jarraitzen dutela adierazten dute eta konposizioa ez dago koadroaren markoaren lerroen menpe.

-          Mugimendua: Barrokoa bizitzaren artea da eta bizitza dinamikoa da, aldakorra, horrexegatik Barrokoa ez da gelditzen forma estatikoetan: turbulentzia gelditasunari nagusitzen zaio. Lerro diagonalekin dinamismoa lortzen da. Horretaz gain koadroak eskortzoz, figura ezegonkorraz, uhinduraz... betetzen dira.

Adibide bat; Asam Elizako pintura barroka:














ERRENAZIMENDUA

  • Errenazimendua: XV. Eta XVI. Mendeetan Garate zen.

Ezaugarriak:

  • gizakiaz arduratzen ziren.
  • Antziniako grezia eta erromako cultura eredua hartu zuten.
  • Humanistak herria aurkitu nahi zuten egia bilatzeko arrazoia eta experienytzia bideak ziiren.
  • Jakinmina. Humanistek denetarik jakin nahi zuten ( medikuntza, artea… )

Garrantsitzuenak:

  • Erasmo de Rótterdam eta Tomas Moro izan ziren.

Arte estilo  berri bat izan zen:

  • Greziarren eta erromatarren kultura erabilio eta gotikoa alde batera utzi zuten.
  • Artearen protagonista gizakia zen eta artistak edertasuna nahi zuten.

Bi garai:
  • Quatrocento edo XV: mendea: zentroa florentzia izan zen.
  • Cinquecento edo XVI. Mendea: zentroa erroma izan zen.

Artista errenazentistak lanak zinatzen zituzten, artista asko eskultore, margolari eta arkitektoak izaten ziren.

Elizen arkitekturaren ezaugarriak:

  • Elementu klasikoak berreskuratu ziren: grezia etra erromakoak.
  • Gizakiari egokitutako proportzioak.
  • Ordena eta armonía.     

Tinturaren ezaugarriak: ikuspegia, proportzioengatik edo edertasunagatik ardura eta gaien garantiza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario