TRENTOKO KONTZILIOA
Eliza katolikoaren XIX. sinodo orokorra edo kontzilioa, Trenton egina (1545 - 1563). Paulo III.ak deitu zuen eta Pio IV.ak eman zion amaiera. Erreforma protestanteak zalantzan ipini edo ukaturiko irakaspenen kontua argitzen ahalegin handia egin zuen. Eliza katolikoaren Kontrarreformarako irizpide garrantzizkoak eman zituen. Aparteko eragina izan zuen Mendebaldeko Elizan ondorengo mendeetan.
Trentoko Kontzilioaren ondoko Erreforma katolikoak herri-hizkuntzen eliz erabilpena, katekesi lanetarako bederen, onartu zuen. Diozesiek bezalatsu Ordena Erlijiosoak ere, frantziskotarrek, josulagunek edo karmeldarrek adibidez, sermoi garaian hizkuntz hautapena egin behar izaten zuten. Herri eta aldartearen arabera erdaraz, baina baita euskaraz ere.
ERABAKIAK:
-Doktrina iturriei dagokienez, Trentoko Kontzilioak erabaki
zuen Bibliaz
gain ezinbestekoak zirela Tradizio Apostolikoa eta Elizaren Irakaspen ofiziala.
-Salbamena ez dator fede hutsetik, fede horrek sortzen
dituen ekintza onetatik baizik.
-Eukaristia salbamenerako sakrifizio ezinbestekoa da.
Bertan ogia eta ardoa Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dira guztiz.
-Erlikiak eta irudi erlijiosoak baliozkoak dira beneraziorako,
jende arrunta federa hurbilarazten baitute.
-Santuen, eta bereziki Andre Mariaren
gorespena azpimarratu ziren eta Garbitokiaren izaera erreala definitu zen.
-Elizkizunak latinez eta aldarera begira egin beharra
azpimarratu zen, protestanteen ohituren aurka (herri hizkuntzan eta eliztarrei
begira).
ONDORIOAK
Garrantzitsuena kontraerreforma da.
Kontrarreforma edo Erreforma Katolikoa XVI.
mendearen erdialdean Erromatar Eliza Katolikoak garatutako
barne erreforma mugimendua izan zen, Erreforma Protestanteari aurre egiteko
nahian. Doktrina, barne-egitura, ordena erlijiosoak eta mugimendu espiritualak
izan ziren burututako aldakuntzen jomuga.
Peter la angila
ResponderEliminar