miércoles, 10 de junio de 2015

ARTE ERROMANIKOA



ARTE ERROMANIKOA


Erromanikoa XI. eta XII. mendeetan Europan garatu zen artea da, erlijiosoa neurri handi batean. Erdi Aroko lehen artea edo estiloa dela esan dezakegu, eta ezaugarri nagusi berberak izan zituen Europa osoan.

Garapen handia izan zuen eta berehala hedatu zen mendebaldeko Europan zehar; hedapen horretan, erromesaldiek (Santiago Bidea) eta Cluny ordenak garrantzi handia izan zuten. Hedapenaren arrazoiak:
·  Aurrerapen ekonomikoa eta kulturala.
·  Mugimendu erlijiosoen indartzea.
·  Garaiko populazioaren hazkuntza.
  

1.      ARKITEKTURA

Arte erromanikoaren espresio-biderik nagusiena da, eskultura eta pintura bere zerbitzuan. Batez ere erlijiosoa da; Eliza eta monasterioa dira eraikuntza zabalduenak.

*      ARKITEKTURA ERLIJIOSOA

a)      ELIZAK:
·  Oinplanoa: gurutzadura latinoa. Buruan, normalean, abside erdizirkularra izaten dute. Absidea barnealdetik inguratuz korridore edo galeria aurki dezakegu, girola edo deanbulatorio izenekoa. Absidioloak ere  izan daitezke, absidean dauden kapera erdizirkularrak.
·  Normalean hiru nabe.
·  Kanoi-ganga erabiltzen zuten.
Ø      Estalkiaren pisua dela eta. Hori da hain zuzen ere arkitektura erromanikoaren ezaugarri nagusia: hormak nagusitzen dira baoen aurrean. Horregatik, garai honetako eraikuntzak ilunak eta itxiak dira.
Ø      Barnealdean, fajoi-arkua eta pilare sendoak; kanpoaldean, sendogarriak.
Ø      Erdiko gangaren pisua alboetako nabeek jasaten dute; hauek, normalean, erdiko nabearen ia altuera berdina izaten dute. Beraz, argi gutxi sartzen da.
· Dekorazio elementuen urritasuna.
·  Fatxadak:
Ø      Sendogarriak, dorreak aurrealdean, absideak buruan.
Ø      Portadak azpimarratzekoak dira.
§   Bi funtzio.
§   Elementuak: arkiboltak, tinpanoak, janbak, mainelak, dintelak, etab.
· Adib.: Santiagoko katedrala, Jakakoa, Sta Maria Ripoll-ekoa, etab…



b)      MONASTERIOAK:
·  Zibilizazioarekiko urrun eta bereiztuta egoten ziren lekuetan eraikitzen zituzten.
·  Erakunde erlijioso eta babes-leku ziren eta indar politiko, sozial eta ekonomiko handia zuten.
·  Kultur guneak izan ziren, garai hartako kultura eta Elizaren pentsaeraren hedapenaren protagonista.
·  Eraikuntzari dagokionez, oso handiak ziren. Gela asko izaten zuten.
  
*      ARKITEKTURA ZIBILA

·  Adibide gutxi dago. Arrazoia: eraikinak etxebizitzak ziren eta gehienak egurrez eginak zeuden (harria garestia zen); maiz, erre egiten ziren.
·  Kontserbatu direnen artean:
Ø      Gazteluak: jaun batena edo erregearena.
Ø      Jauregiak: Adib.: Lizarrako jauregia.
Ø      Zubiak. Adib.: Cangas de Onís.
·  Arkitektura zibila, kasu askotan, Santiago Bideari lotuta dago. Adib.: Gares.


2.      ESKULTURA

-   Arkitekturari lotuta dago eta honen osagarri dela esan dezakegu.

-   Kokapena: tinpanoak, portadak eta kapitelak batez ere.

-   Ezaugarri nagusia: antinaturaltasuna, mugimendu falta, simetria.

-   Gehien erabiltzen den gaia Pantokrator izenekoa da.

-   Adib.: Sta. Maria de Ripoll-eko ataria, Silos-eko klaustroa, etab…



3.      PINTURA

-   Arkitektura eta eskulturgintzarekin erlazionatuta dago.

-   Erlijioarekin erabat lotuta dago, kokapena aldetik elizetako hormetan, absideetan batez ere, azaltzen delarik.

-   Eskulturgintzan ikusi dugun bezalaxe, bere helburu nagusia kateketiko-didaktikoa da. Beraz, azaltzen diren gaiak antzekoak dira: Pantokratorrak, Azken Epaiketa...

-   Ezaugarriak: marrazkia oso markatua da, lerroari garrantzia emanez. Perspektibarik ez dago, mugimendurik ez, naturaltasuna falta da eta koloreak lauak dira.

-   Adib.: Taüll-eko Santa Maria eta Klemente Deuna (Katalunian), San Isidorokoak (Leonen), etab…
ARTE ERROMANIKOA BIZKAIAN

Bizkaiko erromanikoko zatiak probintziaren iparraldean kokatzen dira, itsas Kantabrikoko alboan.
Hemen ikus dezakegu hainbat adibide:
·         San Pelaio ermita
·          San Miguel Zumetxagako ermita
·         San Miguel Fruizeko eliza

Bizkaiko eliz erromanikoak

1.     San Pelaio ermita (Bakion)
San Pelaio ermita, Bakiokoa, XII.mendearen eta XIII-koa da.
Ermita de San Pelaio (San Pelayo) de Bakio. VizcayaErmita de San Pelaio (San Pelayo) de Bakio



2.     San Miguel Zumetxagako ermita (Mugian)

San Miguel Zumetxagako ermita Mungian kokatuta dago, hau Bizkaiko eraikin garrantzitsuena eta ezagunena da erromaniko arloan.
Interior de la ErmitaErmita de San Miguel de Zumetxaga. Mungía

3.     San Miguel Fruizeko eliza
Capitel de Iglesia de San Salvador de Fruiz (Fruniz). VizcayaPortada de la Iglesia de San Salvador de Fruiz (Fruniz)Eliza honek bakarrik du erromaniko zati bat, konkretuki bere sarrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario